Azkoitia Hiria xake txapelketa, kolokan

Hector Sanchez, Anaitasuna Kakute xake taldeko kidea.

Anaitasuna Kakute xake taldeak azaldu duenez, oraindik ez dakite Azkoitia Hiria xake txapelketa egiterik izango duten ala ez. 

COVID-19 gaitza dela-eta Anaitasuna Kakute xake taldeak adierazi du "kolokan" dagoela Azkoitia Hiria xake txapelketa. Xake taldeko kideek adierazi dutenez, koronabirusaren hedapenak nahiz taldearen baliabideek baldintzatuko dute txapelketa, eta aurrerago emango dute txapelketaren berri. 

Bestalde, joan zen astean amaitu zen Anaitasuna Kakute xake taldeak antolatutako xake ikastaroa. Hector Sanchez kideak eskaini zuen ikastaroa, eta guztira, hamabost pertsona inguruk parte hartu zuten bertan. Anaitasuna Kakute taldeko kideek ikastaroaren balorazio "oso positiboa" egin dute, eta Sanchezen "esfortzua eta gaitasuna" goraipatu dituzte, besteak beste.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide