Garaipena lortu du Anaitasuna Kakute xake taldeak, Grosen

Ion Kuende, partidan zehar. (Argazkiak: Anaitasuna Kakute)

Azkoitiarrek garaipena eskuratu zuten Donostiako Gros auzoan jokatutako bigarren jardunaldiko partidan.

Anaitasuna Kakute xake taldeko kideek garaipena lortu zuten atzo, zapatua, Donostiako Gros auzoan. Gipuzkoako Kutxa Ligako bigarren jardunaldiko partida zuten xakelari azkoitiarrek, eta Xabi Ruizek berdindu egin zuen lehen partida Gros taldeko Torresen aurka. Anibal Fernandezek, bestalde, galdu egin zuen Hernandezen aurka.

Ion Kuendek eta Hector Sanchezek eskuratutako garaipenei esker 2,5 puntu batu zituen Anaitasunak. Garaipena eskuratu eta sailkapeneko bederatzigarren postura dira azkoitiarrak hiru punturekin. Datorren asteburuan Leizako Agustinen aurka jokatuko dute azkoitiarrek.

Ohiko eta ez-ohiko batzarrak

Otsailaren 20an 18:00etan egingo du Anaitasuna Kakute xake taldeak ohiko batzarra. 18:30ean, berriz, ez-ohiko batzarra egingo du zuzendaritza batzordea osatzeko hauteskundeak egiteko. Xake taldeak dei egin die bazkide guztiei hauteskundeetan parte hartzeko. Halaber, klubak jakinarazi du otsailaren 16an jokatuko dutela gazteentzako promozio txapelketa, 10:00etan

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide