Hector Sanchezek bi eta huts menderatu du Carlos bere anaia Anaitasuna Kopako finalean. Juan Carlos Valor sailkatu zen hirugarren Anibal Fernandezi bi eta huts irabazita. Hamabost minutuko partidak jokatu zituzten. Hilabete luzez jokatu dute txapelketan parte hartu duten hamalau xakelariek, eta atzo, igandea, eman zioten amaiera. Datorren urtera begira jarrita dira Anaitasuna Kakute Xake taldean. Ez dute baztertu partida nabarmenenak Internet bidez jokatzea.
Asteburuan, Villabonan
Taldekako partida azkarrak jokatuko dituzte asteburuan, Villabonan. Anaitasuna Kakute Xake talde bat bertaratuko da txapelketan parte hartzeko. Ostegunean, berriz, Zuzendaritza Batzordearen bilera egingo dute, 2019aren balorazioa egiteko.