Sañu (eta gainontzekoak) bizirik

Erabiltzailearen aurpegia Oletan ere Ez taldea

Oletan zentral eolikorik ez dutela nahi adierazten duen pankarta bat.

Oletan ere ez! taldeak zorionak eman dizkie Sañu Bizirikeko, Errezil Bizirikeko eta Txilarramendi auzo elkarteko kideei, egindako borrokak "emaitza ezin hobeak" eman dituelako. Taldearen hitzetan, tamalez, badira inguruan makroproiektuen mehatxupean diren mendiak; Oleta eta Izazpi, kasu.

Oletan ere Ez! taldeko kideek zorionik beroenak helarazi nahi dizkie Sañu Bizirikeko, Errezil Bizirikeko eta Txilarramendi auzo elkarteko kideei hiru urtez tinko mantendu duten borrokak emaitza ezin hobea izan duelako.

Eusko Jaurlaritzak Piaspe proiektuari ingurumen baimena ukatu eta ebazpen sendoa eman du, elkarte horiek hasieratik defendatu dituzten irizpideak aintzat hartuta. Bejondeizuela! Eskerrik asko, erakutsitako kemenagatik eta bidea zein den duintasunez adierazteagatik.

Tamalez, inguruan badira makroproiektuen mehatxupean dauden mendiak eta herritarrak. Horietako bat, hemen bertan daukagu, Oletan eta Izazpin. Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EBLPS) onartzekoak dira, eta gure mendiek jomugan jarraitzen dute.

Borroka ez da amaitu. Lurra defendatzen jarrai dezagun!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide