Internet bidez ere sina daitezke parke eolikoen aurkako alegazioak

Erabiltzailearen aurpegia Oletan ere Ez taldea 2024ko urt. 18a, 14:56

Irimon zein Oleta, Samiño eta Izazpin eraiki nahi dituzten zentral eolikoen aurkako alegazioak online ere sina daitezke, urtarrilaren 27a baino lehen.

Eskualdean egin nahi dituzten parke eolikoei alegazioak online aurkezteko aukera ere egongo da, urtarrilaren 27a baino lehen.

Buruzai proiektuari alegazioak (Oleta-Samiño-Izazpi) hemen sina daitezke.

Trekutz (Irimo) proiektuaren aurkakoak, aldiz, lotura honetan sinatzeko aukera egongo da.

Bideo honetan ikus litezke alegazioak online aurkezteko jarraitu beharreko pauso guztiak zeintzuk diren.

Horretaz gain, datozen bi asteetan Azkoitian zein Azpeitian jarriko diren mahaietara gerturatu eta sinatzeko aukera ere zabalik egongo da. Azkoitian, ostegun eta ostiraletan, 18:30etik 20:30era egongo da sinatzeko aukera, eta urtarrilaren 20an, larunbatez, 11:30etik 13:30era. Azpeitian, berriz, astearteetan 10:00etatik 12:30era, ostiraletan 18:00etatik 20:30era, eta larunbatetan 11:00etatik 13:30era egongo dira sinadurak biltzeko postuak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide