Alegazioak sinatuz mendiak defendatzeko deia egin du Oletan Ere Ez! taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Oletan ere Ez taldea 2024ko urt. 3a, 09:50

Urtarrilaren 1ean inguruko hainbat herritar elkartu ziren Erloko tontorrean.

Izazpi eta Oleta inguruetan eraiki nahi dituzten zentral eolikoen aurkako alegazioak ezartzeko deia egin die Oletan Ere Ez! taldeak herritarrei. Urtarrileko hainbat egunetan Kale Nagusian jarriko dute horretarako postua.

Urtarrilaren 1ean, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako hainbat herritar Erloko tontorrean bildu zen, eta gailurrean txanpainaz topa egin ondoren, Izazpi eta Oleta inguruetan eraiki nahi dituzten zentral eolikoen aurkako alegazio herritarren inguruko sinadura bilketa babesteko argazkia atera zuten.

Proiektu txikitzaile horren aurkako alegazioak aurkezteko epea urtarrilaren bukaeran amaituko da; beraz, deia egin nahi genizueke datozen egunetan alegazioak ezartzeko jarriko diren guneetan sina dezazuen. Azkoitian, horretarako aukera izango da datozen egunetan: urtarrilaren 4an, 11n, 12an, 18an eta 19an arratsaldez (18:30-20:30), eta 13an eta 20an goizez (11:30-13:30). Kale Nagusian aurkituko gaituzue, ohiko lekuetan. 

Gure mendien defentsan, mendietan zentral eolikorik ez! 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide