'Kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena borrokatu' lelopean gaur egingo den manifestazioan parte hartzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia Oletan ere Ez taldea 2023ko mai. 23a, 12:10

Munduko Bankuari Ez! plataformak gaur eta bihar Kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena borrokatu lelopean egingo dituen mobilizazioekin bat egin du Oletan ere Ez! taldeak. Manifestazioa 18:30ean aterako da Barakaldoko plazatik.

Barakaldoko BEC-en egitekoa da Munduko Bankuaren (MB) Innovate4Climate konferentzia, gaurtik maiatzaren 25era bitartean. Horren aurka antolatu dira Euskal Herriko zenbait eragile eta plataforma, eta mobilizatzeko deia egin dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide