Mendietan zentral eolikoak eraikitzearen kontrako manifestazioa larunbatean, Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Oletan ere Ez taldea 2023ko mar. 15a, 21:44

Oletako gurutzea.

Larunbat honetan, martxoak 18, Azpeitiko kaleetan manifestazioa egingo da Oletan ere Ez! eta Sañu Bizirik taldeek deituta. 19:00etan abiatuko da manifestazioa Azpeitiko plazatik.

Inguruko mendiak mehatxatzen dituzten makroproiektu eolikoekiko desadostasuna adierazteko, Mendietan zentral eolikorik ez! lelopean abiatuko da manifestazioa Azpeitiko plazatik, 19:00etan.

Urola bailarako bizilagunentzat hain garrantzitsuak diren mendiak txikitzeak zentzurik ez duelako, Oletan ere Ez! eta Sañu Bizirik taldeek deia luzatu nahi diete herritar guztiei, manifestazioan parte har dezaten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide