Azkenengo egun hautan Oletan ere Ez! taldeak mahai bat jarri du Oletan jarri nahi dituzten eolikoen informazioa zabaltzeko herritarrei. Hori aprobetxatuz, bi zozketa ere antolatu ditugu, bata bertako produktuekin osatutako otarra, eta bestea gazta baten pisua asmatzea.
Otarraren zenbakia 0967 izan zen eta Lurdes Azpitarteri tokatu zitzaion. Gaztaren pisua, berriz, 4,650 kilokoa zen, eta pisu horretara gehiena hurbildu zena Aitziber Juaristi izan zen, 4,625 kilo markatu baitzuen hark.