46 egun mozioari muzin egiten

Erabiltzailearen aurpegia Oletan ere Ez taldea

Oleta mendia.

46 egun igaro dira Oletan ere Ez! taldeak zentral eoliko erraldoiaren inguruko mozio bat Azkoitiko Udalean aurkeztu zuenetik, udalbatzan eztabaidatu zedin.

Alkateak mozioak osoko bilkuretan eztabaidatzeko eraman ala ez erabakitzeko duen eskubideaz baliatuz, urriko osoko bilkuran eztabaidatzerik ez zuela merezi erabaki zuen. Zer gertatuko da abenduaren 1eko hurrengo osoko bilkuran? Hitza emango al die herritarrei? 1.000 sinadura baino gehiago bildu dituen mugimenduari muzin egiten jarraituko al dio?

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide