Alkateak mozioak osoko bilkuretan eztabaidatzeko eraman ala ez erabakitzeko duen eskubideaz baliatuz, urriko osoko bilkuran eztabaidatzerik ez zuela merezi erabaki zuen. Zer gertatuko da abenduaren 1eko hurrengo osoko bilkuran? Hitza emango al die herritarrei? 1.000 sinadura baino gehiago bildu dituen mugimenduari muzin egiten jarraituko al dio?