Klima eta energia larrialdiaren aitzakian, betiko elite ekonomikoek negozio berriak egiteko aprobetxatzen dute. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan zein Nafarroan ehun megaproiektu baino gehiago egiteko asmoa dute horiek: 'parke' eoliko, fotoboltaiko, makroetxalde, meategi, goi-tentsioko sare elektrikoen autobide, abiadura handiko trenen lineak eta abar.
Proiektu ustez berriztagarri horietako askok herri-lurren, lurren eta ondasun naturalen okupazioa aurreikusten dute, ingurumenari eta pertsonei eragiten dizkieten kalte itzulezinei erreparatu gabe.
Oletan ere Ez taldeak egindako ekarpen honetan, Nafarroako parke eolikoen ugaltzearen inguruan Ahotsa komunikabideak Sustrai Fundazioaren laguntzarekin landutako erreportaje berezia ikus daiteke.