Oletan (ez inongo mendietan) zentral eolikorik ez

Erabiltzailearen aurpegia Oletan ere Ez taldea 2022ko eka. 22a, 07:00

Capital Energy enpresa lau aerosorgailu jartzekoa da Oleta mendian, horietatik bi Azkoitiko udalerriari dagokion eremuan, eta bana Zumarragan nahiz Ezkio-Itsason. Buruzai izeneko proiektu honek Azkoitia, Azpeitia, Zumarraga, Urretxu eta Ezkio-Itsasori eragiten die.

Trantsizio ekologiko ordenatu, erreal eta adostutako baten alde gaudenok ondorengoa adierazten dugu:

  • Energia berriztagarrien aldeko apustu irmoa egin behar dugula, makroproiektu txikitzaileak baztertuz.
  • Klima larrialdia eta krisi energetikoa gaur egungo antolaketa sozial eta ekonomikoaren ondorio direla eta horren aldaketa sakonik planteatu gabe parke eolikoak ezartzeak ez duela ezer aldatuko.
  • Trantsizio energetikoak planifikazioa eskatzen duela, ezinbestean. Gogoeta hori kolektiboki eta herritarron partehartzearekin egin ezean, egungo ereduak empresa prIbatu handiek gure natura baliabideak espoliatzea dakarrela, gastuak sozializatuz eta etekinak pribatizatuz.
  • Energia eta elikagai burujabetza helburu, naturarekin dugun harremanari eta lurraren erabilerari buruzko eztabaida ezinbestekoa dugula.
  • Gelditzen zaizkigun naturgune apurren galera dakarren eolikoen proiektu honen (eta isilean planeatzen ari diren gainontzekoen) kontra gaudela eta bertan behera uzteko lanean jarraituko dugula.
  • Urretxuko Udalak egin duen bezalaxe, Azkoitiko Udalari zera eskatzen diogu: proiektu honen kontra eskura dituen legezko baliabide guztiak erabiliko dituela konpromisoa hartzea.

Lurra defenda dezagun!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide