'Rabona' eta guzti, bigarrena da Tolosala Matxen abilezia jokoan

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2025ko mar. 28a, 12:00

Abilezia jokoan orain arte ikusi den maila teknikorik altueneko jaurtiketarekin, rabona ikusgarri batekin, aho zabalik utzi dituzte sare sozialetako erabiltzaileak. 

Zumaiatik Tolosara bidaiatu du aste honetan kirol kluben Matx desafioak. Senior gizonezkoen areto futboleko Tolosala taldea izan da seigarren jardunaldiko protagonista. Abilezia jokoan orain arte ikusi den maila teknikorik altueneko jaurtiketarekin, rabona ikusgarri batekin, aho zabalik utzi dituzte sare sozialetako erabiltzaileak. 

Matx desafioan murgildu den lehen areto futboleko taldeak kontu politak utzi ditu astean zehar egin den seigarren jardunaldian. Beste taldeek bezala, Matxek proposatutako hiru jolasetan aritu dira tolosarrak: galdetegi azkarrean bi punturekin, sailkapeneko laugarren postuan kokatu dira, Take saskibaloia eta Pulpo eskubaloia bigarren eta hirugarren sailkatuekin berdinduta; abilezia jokoan, berriz, maila oso ona erakutsi dute, eta lau puntu eskuratuta –horietako bat rabona erako jaurtiketa ikusgarriarekin–, sailkapeneko bigarren postua hartu dute. 

Gogoratu, astero Gipuzkoako talde berri bat sartuko dela Matx desafiora. Asteartetan galdetegi azkarra, asteazkenetan abilezia jokoa eta ostegunetan galdera kateatuak erakusten dira. Joko guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke. Nor izango da hurrena?

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide