Arrazakeriaren Aurkako Egunaren bueltako hitzaldia eta luntxa, hilaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2026ko martxoaren 21a

Datorren asteko hitzordua aurkezteko agerraldia, Esklabak Zentro Sozialistaren atarian.

'Zer da arrazakeria eta zein da bere funtzioa?' hitzaldia izango da datorren zapatuan, Esklabak Zentro Sozialistan. Ondoren, kultura desberdinez osatutako luntxa.

Gaur, martxoaren 21a, Arrazakeriaren Aurkako Eguna da, eta Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak datorren larunbaterako, martxoaren 28rako, prestatu duen egitaraura batzeko deia egin die herritarrei. 11:00etan, Zer da arrazakeria eta zein da bere funtzioa? hitzaldia izango da Esklabak Zentro Sozialistan, eta ondoren, kultura desberdinez osatutako luntxa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide