"Inazio Iriarte Margolaria kaleko hainbat etxebizitzetara arrautzak bota zituzten atzo, eta etxe barruetaraino sartu ziren horietako batzuk. Gau Beltza ospatzea ongi dago, baina arrautzak etxeetara botatzeko eskubiderik ez dago.
Andremarietan etxepekook salaketa jarri genuen kristalezko botila bat jaurti zutelako fatxadara eta hango baldosetako bat hautsi zutelako. Orain, arrautzak bota dizkigute...".
