Kejie ta desditxie

"Eskasa da San Martingo lanen koordinazioa eta antolaketa"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

San Martin auzoan egiten ari diren lanak. (Argazkiak: utzitakoa)

San Martin auzoko zenbait bizilagun kexu agertu dira Izar-Jai urbanizazioaren bueltako lanen koordinazioa eta antolaketa "eskasa" izaten ari delako. "Ondorioak bertako bizilagunek" pairatu behar izaten dituztela salatu dute.

"Izar-Jai urbanizazioko lanak nahiko lan ematen ari da San Martin auzoko bizilagunei, tartean errepide mozketak eta noranzko aldaketak. Azkenengoa asteazken honetan, urriaren 28an, jasan genuen, Beidazar kaleko aparkalekuaren asfaltatze lanek eragina. Horretarako, ordea, beharrezkoa al da errepidearen zati bat jasotzea? Orain altxatu duten zati hori bera hilabete batzuk lehenago ireki zuten egin beharreko lanak egiteko, eta dagoeneko txukun jarria zuten.

Bestalde, udan Joakin Egia kalean berritze lanak eginda, hura ere txukun jarria zuten. Ordutik, gehienez ere, hiru hilabete pasatuko ziren, eta iada hirugarren aldia da kalearen zati bera jasotzen, altxatzen edota apurtzen dutela.

Benetan, penagarria da erakusten ari diren lanen koordinazio eta antolaketa eskasa. Eta nola ez, ondorioak, beti bezala, bertako bizilagunok jasan behar izaten ditugu".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide