Kejie ta desditxie

"Torlojuak bistan San Juanen"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

Torlojuak agerian daude eremu horretan. (Utzitakoa)

Herritar bat kexu agertu da San Juan futbol zelaiaren alboko atseden guneetako batean mahaiak eta eserlekuak lotzeko torlojuak "arriskutsu" daudelako. Honako idatzia igorri du erredakziora: 

San Juan futbol zelaiaren alboko berdeguneko atseden guneetako batean abuztutik falta dira mahaia eta eserlekua. Ordea, begien bistan, agerian, daude haiek lotzeko torlojuak, irudian ikus daitekeen bezala. Ume asko ibiltzen da inguru horretan jolasean ez bada futbolean, eta norbaitek min hartzeko arrisku handia du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide