"Aurreko astelehenean Julio Urkixo etorbideko 20 eta 24 zenbakien arteko ilaran kotxea utzi nuen aparkatuta. Bueltatu nintzenean, zerrekin topatuko? Kotxearen albo oso bat mailatuta nuen, hiru hilabete besterik ez dituen nire kotxe grisarena. Bateren bat autotxoketan ibili zen, nonbait. Eta autotxoke zale horrek eskura ez zuen ez paperik, ez arkatzik, ez ezer…. Ez zuen agiririk utzi, ezta autoaren jabea bilatzeko ahaleginik egin ere.
Garbi daukat deskuidu bat edozeinek izan dezakegula, baina hain joera axolagabea izateak amorru galanta eman zidan. Eskertuko nuke, kasualitatez norbaitek autotxokeko autoa ikusi balu, testu hau irakurrita zerbaiten seinalea emango balit. Laburbilduz, gogoan izan Julio Urkixo inguruan aparkatzen duzuenok autotxoke zalea lasai ibiliko dela berriro ere".