"Nolako gizartea daukagun"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

Herritar batek honako kexa hau igorri du Gukaren erredakziora, Oteiza pilotalekuko aparkalekuan aparkatuta zuen karabanan lapurretan egin diotelako. 

"Sarritan irakurri izan dut herrian eragiten dituzten kalteen inguruan; edukiontziak erre, gauzak apurtu, edozein lekutan zerrikeriak utzi... Eta beste askori moduan, oraingoan guri gertatu zaigu.
 
Igande gauean karabana Oteiza frontoietako aparkaleku handian utzi nuen hurrengo goizean oporretara irteteko. Astelehen goizean, atzeko leihoa apurturik zegoen eta norbait barruan ibilita.
 
Ezer gutxi eman du; janaria edota ontziak eduki arren, telefonoaren kargagailuak eta bizikletako arroparen bat bakarrik lapurtu ditu. Baina eragin duen kaltea, amorrua eta kalean berriro uzteko beldurra handiagoak dira.
 
Eskertuko nuke norbaitek zerbait ikusi bazuen, Udaltzainetara joatea".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide