Kejie ta desditxie

Lapurretan egin dute Lidl zaharraren aparkalekuko karabana batean

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2026ko uztailaren 30a

Lidl zaharraren aparkalekuan karabanak aparkatuta. (Utzitakoa)

Herritar bat kexu azaldu da Lidl zaharraren aparkalekuan aparkatuta zuten karabanan lapurretan egin dutelako. Honako kexa bidali du Gukaren erredakziora. 

"Lidl zaharraren aparkalekuan aparkatuta geneukan karabanan lapurretan egin dute bart. Karabanako atea indarrez ireki dute eta barruan geneuzkan gauza dezente eraman dituzte lapurrek. Ertzaintzan salaketa jarri dugu, baina, egia esan, egoera konpontzeko esperantza gutxi dugu.

Azkoitian ez dago karabanak aparkatzeko lekurik, ezta ordainpekorik ere. Halako leku bat izateak egoera asko hobetuko lukeela uste dugu". 

Lapurretan egin duten karabanaren irudia, armairuak irekita eta barruko gauzen faltan. (Utzitakoa)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide