Igerilekuko trastelekua egoera "penagarrian"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2026ko uztailaren 25a

Hainbat aulki igerilekuko tastelekuan.

Ugarteigarango igerilekuetan aulkiak gordetzeko egokitutako trastelekuaren egoeraz kexu agertu da herritar bat. Hark dioenez, onartezina da aurten gertatzen ari dena.

Herritar batek Gukaren Azkoitiko erredakziora bidalitakoa da irudia. Aulki ugari ikus daitezke, hala moduz utzita, bata bestearen gainean pilatuta. Ugarteigarango igerilekuetako eremuan dagoen aulkientzako trastelekuaren barrualdea da, eta nahaspilak eraginda, "egoera penagarrian" dagoela salatu du argazkia atera duen herritarrak.

Haren hitzetan, aurreko urteetan ere aulkiak ez ziren behar bezala utzita egoten, baina aurtengoa onartezina da: "Egunero aulkiak lekuz aldatuta, pasilloan aulkiak utzita, pasatzeko lekurik gabe, norbere aulkia aurkitu ezinda edo hartu ezinda... Gainera, batzuek bere aulkiak beste guztien gainean uzten dituzte, arrisku egoerak sortuz".

Hainbat galdera ere plazaratu ditu kexa azaldu duen herritarrak. "Ez da egongo aulkiak uzteko beste lekurik? Igerilekuaren sarreraren atzean ez al dago beste gelaren bat libre? Ikusi al duzue gela nola dagoen? Zerbitzu egoki bat izateko ordaintzen dugu!". 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide