KEJIE TA DESDITXIE

"Enpatia eta errespetu falta"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

Komun eramangarriak, Agirre Lehendakariaren oroigarriaren alde banatan.

Herritar bat kexu azaldu da Agirre Lehendakariaren oroigarriaren alde banatan komun eramangarriak jarri dituztelako. Honako kexa bidali du Gukaren erredakziora. 

"Espainiako gerra hasi zela 90 urte bete ziren atzo, uztailak 18, eta testuinguru hartan Eusko Jaurlaritzako lehendabiziko lehendakari izendatu zuten Jose Antonio Agirre. Uztailaren 18a data seinalatua dela kontuan izanik, egun horretan komun eramangarriak Agirre Lehendakariaren oroigarriaren alde banatan jarri izanak arduratzen nau. Agirre Lehendakariarekiko enpatia eta errespetu falta izan direla uste dut". 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide