KEJIE TA DESDITXIE

San Jose egoitzako aparkamendua

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2026ko uztailaren 15a

Auto batzuk, San Jose egoitzaren atarian aparkatuta.

Herritar bat kexu azaldu da, Ugarteigarango estali gabeko igerilekuetara joaten diren zenbaitek San Jose egoitzan uzten dutelako autoa, eta horrek arazoak sortzen dituelako. 

"Denbora asko da herrian aparkamendu arazoekin gabiltzala, eta irtenbidea ez da erraza izango, baina horrek ez du justifikatzen herritarron jokabidea.

Azkoitiko adinekoen egoitzako erabiltzaileon senideok, eguraldi ona den bakoitzean arazoak izaten ditugu bisitan joaten garenean. Alde batetik ez dut ulertzen zergatik egun pasa igerilekura doanak, zer behar duen autoa han goian uzteko. Komodoa da? Noski baietz, baina beste arrazoi batzuengatik bertaratu behar duenak, agian Plazaberrin utzi behar izan du autoa zu lasai ibiltzeko eta egun nekagarri horren ostean autoz etxera gerturatzeko.

Bestalde, imajina dezakezuen bezala, egoiliarren ehuneko handi bat gurpildun aulkian mugitzen da, eta gidari askori esker errepidera irten behar izaten dute espaloi gainetan autoak daudelako.

Eta geuri ere gertatu zaigu espaloian aparkatu beharra izatea dugun tartetxo hori gure senideekin aprobetxatzeko eta denbora ez galtzeko aparkatzen, beste batzuk igerilekuaz gozatzen duten bitartean.

Ez naiz ni inor inori esateko non aparkatu edo ez, baina norbaiti zer pentsatua ematen badiot, gustura geratuko naiz".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide