"Floreaga auzoan parkearen zati bat konpondu dute, baina beste zati bat lehen zegoen bezala utzi, egoera oso kaskarrean. Esaterako, lurra guztiz hondatuta dago, zati batean baino ez dute-eta berria jarri. Egurrezko zabua apurtuta dago, eta hori horrela egonik, haurrek arriskua dute hango ezpalekin min hartzeko. Gainera, kulunka ez dute ukitu ere egin. Badirudi aurpegi garbiketa bat egin nahi izan dutela auzoko festetarako, baina, gure ustez, hobe zuten hau egitea baino, ezer ez egitea".

