"Urte askotan zehar Jesusen Bihotz Doatsuaren Plaza, eliz ataria, egoera tamalgarrian pairatu behar izan dugu azkoitiarrok, dagoeneko berreraikita dagoen Idiakez Ederra etxearen hondamendia zela eta. Orain etxea konponduta eta plaza egoera onean dagoenez, xehetasun txikiak zaindu beharko lituzkete. Ez da dirurik kostatzen, bista pixka bat izan eta, batez ere, gogoa jarri besterik ez da egin behar".
