"San Martin auzoko etxe berriak eraikitzen hasi zirenetik, ezin konta ahala kexa agertu dituzte auzo horretako bizilagunek: eraikuntza makinek eragindako zaratagatik zein zailtasunak dituztelako auzora autoz iristeko (sarritan sartzeko errepidea ixten dutelako), aparkatzeko (obrako langileen autoak aparkalekua betetzen dutelako) eta baita inguruan ibiltzeko ere. Atzo goizean zailtasun horiek guztiak jasan nituen eta, gainera, irudi honekin egin nuen topo...".