Kejie ta desditxie

"Non dira falta diren piboteak?"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

Jausoro auzuneko piboteen eremua.

Herritar bat kexu agertu da herrian piboteak egon beharko luketen zenbait gunetan horiek falta direlako. Ibaiondo kaleko eta Plazaberriko adibideak eman ditu hark. 

"Azkoitian hainbat gunetan daude piboteak, edo behintzat, egon beharko lukete; izan ere, horiek kokatuta dauden zenbait kaletan asko eta asko falta dira. Errepideen edota bideen alboetan jartzen diren piboteez ari naiz. 

Ulertzen dut herrian izango direla lehentasun handiagoa duten kontuak; ulertzen dut errepide alboko piboteak ez direla akaso garrantzitsuak izango. Ordea, ikusi dut urteek aurrera egin ahala, bidean galtzen diren pibote horiek ez direla berriengatik ordezkatzen.

Ibaiondo kaleko gasolindegitik Txalonerrekarako bihurgunera bitartean, Jausoro auzunean, 70 bat pibotek egon beharko lukete, baina, egun, erdiak falta dira. Gainera, horientzako zuloak belarrarekin bete dira. Areago, batzuk masa botata daude itxita. Alde Zaharrean, Plazaberri barrenean, badaude halako beste hutsune batzuk.

Gutxi batzuk mantentzeagatik, ez al da hobe denak kentzea? Itxura kaskarra ematen du kaleak egoera horretan ikusteak. Halako txikikeriak ez badira zaintzen...".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide