Kejie ta desditxie

"Kiroldegiko instalazioen egoera tamalgarria"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

Igerilekura bideko hormen egoera.

Herritar bat kexu agertu da Elkargunea-Zubiaurre kiroldegiko azpiegiturek egoera "tamalgarria" dutelako; haren arabera, igerilekuko itoginak beheko solairura iristen dira, eta arrazoi berarengatik, saunak eta aldagela batek astebete itxita daramate. 

"Kiroldegiko azpiegituren egoera tamalgarria da gaur-gaurkoz. Igerilekuko itoginak beheko solairuraino igarotzen dira. Euriaren arabera, itogina handiagoa edo txikiagoa izaten da, eta gainera, hango argiteriatik igarotzen da, horrek dakarren arriskuarekin. 

Saunak, berriz, aste oso bat darama itxita arrazoi berarengatik, eta aldageletako bat ere itxita dago, ura iragazten delako. 

Kosta egiten zait sinestea, garaiotan halakorik gerta daitekeenik, are gehiago Gipuzkoa osoko kuota garestienetakoak ditugunean. Espero dut norbaitek arazoaren gaineko erantzukizuna hartuko duela". 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide