Kejie ta desditxie

"Zer gertatzen da orain San Martinen?"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2025eko azaroaren 24a

San Martinerako bidegurutzea, Gurutzeagan.

Herritar bat kexu agertu da San Martin auzoan "oztopoz betetako norabide arraroak" ezarri dituztela eta. Honako hau bidali du hark Gukaren erredakziora:

"San Martingo erlojuaren azpian Titanic etxebizitza eraikitzen hasi zirenetik, arazoak besterik ez dituzte inguruko auzokideek: hautsa, lokatza, zarata, aparkaleku eza. Orain, kotxean ibiltzeko oztopoz betetako norabide arraroak sortu dira.

Batetik, arraroa da; Balda kaletik datozenek, ertzain-etxe aurreko bidegurutzean, eskuinera joateko derrigortasunak zentzu handirik ez du eta. Ibaiondoko biribilgune txiki aldera doazenek ezin dute handik jaitsi, baina bai, Kukuherrirako bidetik datozenek.

Bestetik, oztopoz betetako norabideak daude, batik bat Kurutzia baserriaren ondokoko sarreran. Astean zehar, etxeak eraikitzen lanean ari direnen ibilgailuak, autoak zein kamioiak, atzera eta aurrera ibiltzen dira. Ordea, inguruko auzokideek ezin dute handik ibilgailuarekin pasatu. Okerrena da, asteburuan ere ezin dutela handik igaro, inori trabarik egin ez arren. Esan dutenez, bizpahiru asteko neurriak dira; auskalo. Baina, ezin al daitezke arazoak arindu, aipatutako oztopo horiei inguruan neurriak hartuz?".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide