"Txalon Errekako bidexka ez da irisgarria"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2025eko azaroaren 8a

Txalon Errekako zubi zaharrera joateko bidexka. (Utzitakoa)

Herritar batek eskatu du jar dezatela baranda bat Txalon Errekako zubi zaharrera joateko bidexkan, pasabide hori, gaur egun dagoen moduan, ez baita irisgarria "gurpildun aulkiarekin, bastoiarekin edo makuluekin" doazen herritarrentzat.

"Txalon Errekako bidea egin zutenean, lehengo zubi zaharrera joateko bidexka bat egin zuten. Bide horretan zulodun baldosak jarri zituzten, eta auzotarrek aurrez esan izan duten moduan, hori ezin da horrela utzi, ez baita irisgarria gurpildun aulkiarekin, bastoiarekin edo makuluekin doazenentzat.

Arazo hori ez dute konpondu, eta azken egunetako euriteekin zerri eginda geratu da bidea. Gainera, lokatza dagoenez, pasabidea oso irristakor dago, eta ez dute barandarik jarri zubirako bidean. Hortaz, eskertuko genuke bide horretan baldosa txukunak eta baranda jarriko balituzkete, batez ere aldapa igotzeko edo jaisteko laguntza behar duten pertsonentzat.

Ingurua oso polita utzi dute, baina Txalon Erreka baztertuta utzi dute, konpondu edo txukundu beharreko gauza asko baitaude auzoan".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide