Kejie ta desditxie

"Parkea konpondu beharrean"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

Floreaga ikastetxeko parkeko trena. (Utzitakoa)

Herritar batek salatu du Floreaga ikastetxeko haurren parkeko trena "egoera txarrean" dagoela. Haurrentzat gunea "oso arriskutsu" dagoela eta, konpontzeko eskatu du hark.

"Floreaga ikastetxean dagoen haurren parkeko trenak denbora darama egoera txarrean. Treneko bankuek denbora daramate apurtuta eta hari eusten zioten burdinak bista-bistan daude; haurrentzako oso arriskutsu dago trena. Eskertuko nuke parkeko trena lehenbailehen berrikustea eta konpontzea, istripurik gerta ez dadin".

Bankuari eusten zioten burdinak agerian daude. (Utzitakoa)

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide