Kejie ta desditxie

"Jausoroko Basoa, zerri-zerri eginda"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

Jausoroko Basoko mahaiak, hondakinez beteta ikus daitezke. (Utzitakoa)

Herritar bat kexu agertu da Jausoro Basoa klima babeslekua beti "zerri-zerri eginda" egoten delako. Hark salatu du zaborrontziak metro eskasera egonagatik, jendeak hondakinak mahaietan eta bankuetan uzten dituela.

"Goizean, Jausoro eta Altzibar arteko zubiaren inguru guztia zerri eginda aurkitu dugu. Ez da inguru hori modu horretan aurkitzen dugun lehen aldia. Bankuak hondakinez josita egoten dira beti, eta hori zaborrontziak metro batera daudela...".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide