Kejie ta desditxie

"Zergatik zirkulazioa zentzu bakarrekoa jartzeko horrenbeste presa?"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2025ko urr. 2a, 08:54

San Martin auzoko herritar bat kexu agertu da auzo horretan Izari Jai biziguneko obrak egiten ari direla kontuan hartuta, zirkulazioa zentzu bakarrekoa zehaztu dutelako. Honako mezu hau idatzi du:

"Galdera bat luzatu nahi diet udaletxeko arduradunei: nori okurritu zaio, egundoko obrak egiten ari diren bitartean, zirkulazioa zentzu bakarrean bihurtzeko ideia zoragarria? Ezin al zen denbora pixka bat gehiago egon? Presa handia al zuen?

Herenegun 20 minutuz egon behar izan nuen autoan geldirik, ez aurrera, ez atzera. Batzuentzat denbora hori ez da ezer izango, baina niretzat bai".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide