Kejie ta desditxie

"Autoak espaloiaren gainean"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2025ko urr. 1a, 08:52

Auto bat, espaloi gainean. (Utzitakoa)

Herritar bat kexu agertu da Santa Klara komentuaren parean, Matadeira bidean, auto askok espaloian aparkatzeko ohitura dutelako. Neurriak hartzeko eskatu du hark honako idatzi honekin: 

"Santa Klara komentutik Matadei parera dagoen espaloian aparkatzeko ohitura dutenei eta neurririk hartzen ez dutenei (udalari, udaltzainei...) zuzendu nahi diet kexa hau.

Egunero jaitsi behar izaten dut espaloitik errepidera, haurraren karroarekin ez naiz-eta kabitzen espaloi gainean aparkatzen dutenen erruz. Gurpildun aulkiarekin pasatzea ere ezinezkoa da. Eta ume karroak eta gurpildun aulkiak aparte utzita ere, ez zait iruditzen oinezko batek gaizki aparkatuta dagoen auto baten erruz errepidera jaitsi beharrik eduki beharko lukeenik.

Argitu nahiko nuke, ez naizela ari auto tailerrean dauden autoez. Santa Klara komentuaren aurrean dauden zabor ontzien inguruan gertatzen da batez ere, eta espaloi zati osoan lan orduetatik kanpo eta asteburuetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide