Kejie ta desditxie

"Labezomorro ugari Intsausti parkearen inguruan"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

Labezomorroak, eraikin baten hormaren bueltan. (Utzitakoa)

Herritar bat kexu agertu da Intsausti parkearen inguruan labezomorro ugari daudelako. Udalari lanketa egiteko eskatu dio. Honako mezu hau bidali du erredakziora:

"Intsausti jauregiaren alboko parke inguruan labezomorro ugari daude. Zehazki, Bizkargi kalearen etxebizitza blokeen atzealdean ibili ohi dira gauez. Egoera hori salatzea nahi dut, eta udalari horren inguruan lanketa egin dezan eskatzea".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide