Txalon Errekako errepide bazterra, ebakitako sastrakaz beteta

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

Txalon Errekako bide bazterra, ebakitako sastrakaz beteta.

Duela hiruzpalau aste Txalon Errekako errepide bazterreko sastrakak ebaki eta moztutako zatiak hantxe utzi zituztela salatu du herritar batek. Gukaren erredakziora bidali du hark kexa, eta esan dueuri zaparrada handiren bat botatzen duenean, erreka "oztopatuta" geratzen dela ohartarazi du.

Herritar batek kexa bidali du Gukaren erredakziora, duela bizpahiru aste Txalon Erreka inguruan sastrakak moztu zituztela eta ebakitako zatiak hantxe utzi zituztela esanez. Haren hitzetan, errekako eta bide bazterreko sastrakak ebaki zituzten, eta "jasoko zituztela" uste bazuten ere, hiru aste igarota toki berean jarraitzen dute. "Dena narrats-narrats utzi dute, errekara botata". Kexa bidali duen herritarrak jakinarazi duenez, gainera, euri zaparrada handiren bat botatzen duenean, erreka "oztopatuta" geratzen dela esan du.

Herritarraren ustez, "oso ondo" dago herriaren erdigunea, eliz ataria eta beste leku batzuk txukun-txukun jartzea "festen atarian itxura ona emateko", baita Txalon Errekako bial berria "primeran mantetzea" ere, baina "auzo zaharrak baztertuta, narrats eta gaizki zainduta" dituztela salatu du.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide