Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Urola ibaia, landarediaz beteta"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

Ibaiko landareak, Kale Nagusiaren parean. (utzitakoa)

Herritar batek kezka agertu du ibaia "landarediaz beteta" dagoelako, eta horrek uholdeak izateko arriskua areagotu dezakeelako. 

"Duela urte batzuk, kalte handiak eragin zituzten uholdeak izan ziren Azkoitian, eta ondorio horiengatik eta egoera ez zedin errepikatu, ibaiak dragatu eta garbitu zituzten. Ordutik ere prezipitazio handiak izan dira, baina zorionez, ez dira gehiagora joan, obra horien eraginez. 

Gaur egun Urola ibaia landarediaz beteta dagoela ikusita, neure buruari galdetzen diot benetan ibaiak gaitasunik ba al duen prezipitazio gogorretan erortzen den ur guztia barreiatzeko. 

Hobe da prebenitzea, gero damutzea baino". 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide