Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Pilen edukiontzia beteta eta erortzear"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

Ertzain-etxearen aurreko pilen edukiontzia. (Argazkiak: utzitakoak)

Herritar bat kexu agertu da Ertzain etxearen pareko eskaileretan dagoen pilen edukiontzia "beteta" eta "erortzeko arriskuan" dagoelako. Honako hau idatzi du hark: 

"Ertzain etxetik Xabier Munibe kalera dauden eskaileren parean pilen edukiontzia beteta eta erortzeko arriskuan dago. Noren ardura da horiek behar bezala zaintzea? Udalak ez al du inor herriko bazterrak nola dauden ikusteko eta egoera txarrean dauden kontuak konpontzeko? Zein ingeniarik lotu du edukiontzi hori alanbrearekin? Birziklatzeko gogo guztia kentzen dute".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide