"Ez dakit nori dagokion konpontzea, baina pentsatzen dut udalak zerbait egin beharko duela edo egin ahal izango duela San Martin parkean egiten ari diren obrekin. Suposatzen da obra orok planifikazio bat izan beharko lukeela, noiz hasi eta noiz amaitu behar den, baita nola egin ere, ingurunean bizi diren pertsonei ahalik eta kalte txikiena egiteko.
Lehenengo kaltetuak umeak dira, udako oporrak hasi baino aste pare bat lehenago parkerik gabe utzi dituztelako. Hurrengoak, inguruko bizilagunak dira, etxe berrien eraikuntza lanengatik dagoeneko hilabeteak daramatzatenak aparkaleku arazoekin. Orain, gainera, arazo hori areagotu egin da. Zuhaitz azpian egunero hitz egitera elkartzen diren adineko pertsonei ere kalte egiten diete lanek.
Obrak hobetzeko badira egin behar dira, baina behin hasita, ahalik eta azkarren amaitu behar dira, kaltea ahalik eta txikiena izan dadin. Lan horiekin –serioski hartuz gero bi aste iraun dezakete– hilabete baino gehiago daramate, eta erdia ere ez dute egin. Ez dakit lanaldi jarraitu bat egingo zuten, baina badakit egun batzuetan ez dutela lanik egin, eta gainerakoetan, gehienez ordu bat edo bi egin dituztela.
Ez dago inolako begirunerik inguruan bizi den jendearekin, eta norbaitek esku hartu beharko luke".