Kejie ta desditxie: "Dorre elektrikoa, umeengandik gertuegi"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

Txalonerrekan jarri duten dorre elektrikoa. (Utzitakoa)

Herritar bat kexu agertu da Txalonerrekan jarri duten dorre elektriko berriarekin, futbol zelaiaren ondo-ondoan eta umeen jolaslekutik oso hurbil jarri dutelako. 

"Txalonerrekan, futbol zelaiaren ondo-ondoan, dorre elektriko bat jarri dute. Auzotarrei ez diete ezer jakinarazi. Lehen zegoen lekuan, ezkutuan gelditzen zen eta traba handirik ez zuen egiten, baina, orain, umeen parkearen eta futbol zelaiaren alboan jarri dute. Eta iruditzen zaigu ez dela dorre elektriko bat jartzeko lekurik egokiena, jakinda zenbat ume ibiltzen diren inguru horretan eta haientzat tentazio bat izan daitekeela hori hor egotea, esaterako, harrapaketan jolasten ari direnean. Umeak dorrera igotzeko arriskua ikusten dugu; begira zer gertatu zen duela aste batzuk Usurbilen, bi ume dorre elektriko batera igota. Hortaz, dorrea leku egokiagoan jar dezatela eskatu nahi genuke". 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide