Kejie ta desditxie: "Azkoitia BHIren baratzea puskatuta"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

Baratzea, puskatuta.

Herritar batek salatu du Azkoitia BHI ikastetxeak eraikinaren ondoan duen baratzea eta lorategia puskatuta agertu dela, eta errespetua eskatu du halako azpiegiturekiko.

"Azkoitia BHIk ikastetxearen eraikinaren ondoan, Juin baserriaren ondoan, daukan baratzea eta lorategia apurtuta agertu da gaur. Argazkian ikus daitekeenez, nahita egindako puskaketak dira ikasleek erabiltzen duten espazio horretan egindakoak, eta gertaera horrek erakusten du hainbatek errespetu gutxi dutela halako azpiegiturekiko".

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide