"Atzo jakin nuen ezbeharraren berri, eta ordutik ez nago lasai eta buruan bueltaka darabilt kontua.
Nik uste dut joan den ostiralean GI-631 errepidean gertatu zenaren berri jakin egin behar dutela, GI-631 obrengatik gertatu zelako. Ni egunero igarotzen naiz toki horretatik eta ez nago lasai.
Apirilaren 4an, ostiralean, arratsaldean Azkoitiko bikote bat obrak egiten ari diren tokitik autoz igarotzen ari zela, harri bat erori zitzaien autoaren gainera: 100 kiloko harria, eta ia bertan gelditu ziren. Egia esan sekulako zortea izan zuten eta kontatzeko moduan dira. Harriak bost metroko segurtasun hesia pasatu zuen... Nola izan daiteke hori?
Ni egunero pasatzen naiz toki horretatik, eta kezka handia sortzen dit, zuhaitzak nola kendu dituzten ikusita eta lurra mugituta egongo dela pentsatuta. Seguru al gaude? Aldundiak eta udalak zer esaten dute? Edo ez da komeni horren berri izatea? Nire ustez, errepide horretan egunero dabilenak jakin egin behar du zer arrisku izan dezakeen".