Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Ibai eta errekatako zaborra noren ardura da?"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2025ko mar. 11a, 11:00

Zaborra ibai ertzean botata. (Utzitakoa)

Herritar bat kexu agertu da Urola ibaiak Azkoitian duen itxuraz. Zaborra "edonon" ikus daitekeela salatu du hark, eta egoera "tamalgarria" dela deritzo.

"Penagarri daude Azkoitiko ibai eta errekak. Zaborra botata eta pilatuta ikus daiteke bide osoan: San Joanen, Garbigunearen ondoan, Oteiza frontoien parean, Txalonerrekan... Ez da gauza berria, baina egoerak bere horretan jarraitzen du.

Kontzejupe aldizkarian irakurri berri dut nire txakurra nire ardura dela. Txakur kakak jasotzea nire erantzukizuna den moduan, norena da ibai eta erreketako zaborra jasotzea?"

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide