"Arduratuta gaude Gabonetan, konkretuki Gabon zahar egunean, Balda plazan ikusi genuenarekin. Suziriak bota zituzten Balda jauregiaren eta Galipan tabernaren gainera. Trintxerpen (Gipuzkoa) duela urte batzuk zer gertatu zen oroituta eta horrela ibiltzeak zer arrisku duen ikusita, suziriak botatzen jarraitu zuten.
Dirudienez, urtetik urtera gero eta suziri nahiz petardo gehiago botatzen dira. Egoera kontrolaezina bihurtzen ari dela dirudi, baina inork ez du esku hartzen. Pena da neurriak hartzen ezbehar bat jazo eta gero hasten direla, baina horixe, beti zorigaitz baten ondoren".