Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Zuhaitz mordoxka bidegorrira erorita"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie

Herritar batek Azkoitia Gukaren erredakziora bidali duen mezuarekin salatu du zuhaitz pila bat dagoela erorita Azkoititik Aizpurutxora doan bidegorri gainera. Bidea lehenbailehen garbitzeko eskatu du hark. Honako mezu hau idatzi du:

"Azkoititik Aizpurutxora doan bidegorria egoera oso kaskarrean aurkitu dugu gaur goizean. Zuhaitz eta adar ugari daude bidegorri gainera erorita, eta paseoa egitera joan garenok horiek saihesten ibili behar izan dugu. Harrituta gelditu gara bidegorria egoera horretan ikusita. Nolatan ez dute oraindik garbitu bidea?".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide