"Aspaldi kexatu ginen udaletxean Kale Nagusiko arratoiak direla eta. Jarri beharreko tokian ez dute pozoirik jartzen udaletxekoek eta eraikinen hoditeriak baliatuta ari dira sartzen arratoiak bebarruko solairuarteetara.
Egun hauetan ibaiak gora egin du euria tarteko, eta arratoien zaratekin eta doinuekin afaltzen dugu sukaldean. Enpresa bat kontratatu behar al dugu pozoia ipintzera etortzeko? Tranpak jartzea dirua kostatzen zaigu.
Duela bi urte inguru sinadurak bildu genituen arazoari udalak irtenbidea eman ziezaion, eta orduan zintzo hasi ziren lanean. Aspaldian, ordea, ez dugu pozoien puntu urdinik ikusten. Badakit festak datozela eta udala lanpetuta dabilela, baina, mesedez".