"Aste honetan 20:00etan joan gara loreak ipintzera Azkoitiko hilerrira. Argi denak itzalduta zeuden eta beldurgarria zegoen. Berez, iluntzeko 21:00ak arte dago irekita hilerria, eta, mesedez, eskertuko nioke udalari hilerria irekita dagoen bitartean argiak piztuta egongo balira. Bestela ere ez da leku erakargarria hilerria, eta imajinatuko duzuen moduan, argirik gabe, are gutxiago".