Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Zortzi kaka mokordo etxeko leiho azpian"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2024ko urr. 25a, 11:18

N.A. Gukako erabiltzaileak honako kexa hau bidali du erredakziora, Tolosa kalean agertzen diren animalien kaka mokordoen inguruan.

"Bada denbora Tolosa kaleko izkinako zelaitxoan animalien kakak agertzen direla. Herritik Kukuherrirako bidean edo bueltan, pare parean geratzen zaie belardi zatia. Hori aprobetxatuz, bakoitzak bere oparia utzi eta alde egiten du, eta ematen duenez, jabeek ere beste aldera begiratu eta animalien bidea jarraitzen dute. Orain arte gu ere isildu egin gara, baina oraingo hau onartezina da!

Aste honetan etxeko leiho azpian utzi digu animaliatxoak kaka mokordoa; eta ez bat, zortzi mokordo baizik. Ondoren, lurra astindu eta balkoia lurrez eta belarrez bete digu. Bitartean jabea non zegoen, zeri begira zegoen?

Atzo bertan irakurri nuen etxe inguruan gune berdeak izatea buru osasunarentzat oso ona dela. Baina gune berde horiek kaka mokordoz beterik badaude…".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide