"Eguraldi txarra izan dugunez gaur [atzo], arratsaldean frontoira joan naiz umeekin. Nire harridurarako, trinketeko frontoia atzean eroritako zuhaitz zatiaren gordeleku bihurtu da. Zer kudeaketa eta erabilpen ematen zaie Oteiza zein Gurea frontoiei? Biak dira zerbitzu publikoak, asteburuetan Gurea itxita egoten da, komunik gabe geratzen gara bertaratutako
heldu zein haurrak… Zertan inbertitzen da udalak frontoi kudeatzaileei ematen dion diru kopurua? Frontoiak zaindu ditzagun eta herritarrei erabilgarri jarri ordutegi zabal batekin eta kudeaketa lan on batekin".